EUSKADI.-Bilboko Erriberako behin-behineko merkatua La Merced aldean kokatuko da uztailean

Actualizado: miércoles, 18 marzo 2009 13:47

BILBO, 18 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Erriberako behin-behineko merkatuaren jarduera La Merced aldean kokatuko da uztailetik aurrera, behin-behineko merkatuaren definizio prozesua behin amaituta. Horrela, 95 saltokiak lehenengo solairuan (arrainak), bigarrenean (haragi eta txerrikiak) eta hirugarrenean (fruta, barazki, landare eta bestelakoak) zehar antolatuko dira. La Merced aldeko egituraren indartze espezifikoa egin da karbono-zuntzarekin.

Hirugarren solairuko instalazioak berriak dira, beste bi solairuak eraberritu eta egokitu diren bitartean, behin-behineko merkatua bertan kokatzeko. Proiektua garatu duen lan-taldea, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak eta Obra eta Zerbitzu Sailak osatzen dute eta Merkatarien Elkartearen zein Emilio Puertas arkitektura estudioaren laguntza izan du, astero batzartu direlarik.

Joan den otsailaren 9an, Osasun eta Kontsumo Saileko arduradunak merkatariekin batzartu ziren modu pertsonalizatuan lekualdaketa prozesua azaltzeko. Behin-behineko merkatuaren plano orokorra eta bakoitzaren saltokiaren kokapenarekin banako plano bat eman zitzaien kokapen irizpideak eta behin-behineko merkatuaren diseinua azaltzeko dokumentu batekin batera.

Gero, alegazioak aurkezteko epe bat ireki zen, sortutako zalantza eta argibide-eskaera guztiei erantzun zaielarik. Gaur alegazioen onirizpenak eta gaitzirizpenak aurkeztu zaizkio Udal Batzarrari, eta horrekin batera, behin-behineko merkatuaren behin-betiko onarpena egin da.

Ezarritako irizpideen arabera, La Merced aldeko saltokiak dauden bezala mantenduko dira, egungo kokaera simetrikoarekin eta lekuz aldatutako merkatarien negoziorako azalera berdinarekin jarraituko da, jarduera desberdinak bateratuko dira solairu bakoitzean eta hirugarren solairuan kokatutako lore, fruta eta bestelako saltokiak berriz diseinatuko dira. Irizpide hauek, eraikitze beharren arabera ezarri dira.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren ardura izango da, funtzionamendu egoki bat bermatzeko, behin-behineko merkatuaren barne funtzionamendurako oinarrizko jarraibideak eratzea eta zamalanerako gunea antolatzea.