EUSKADI.-Bilboko Igeniaritza Goi Eskola Teknikoak 19 ikasleri eman die espediente akademiko onenen Idom sariak

Actualizado: martes, 2 marzo 2010 14:51

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak ematen dituen zortzi titulazioen espediente onenen ohiko sari banaketa ospatu du. Bigarren urtez, ospakizun hau Euskadiko ingeniaritza nagusienetarikoak babestu du eta "Idom Sariak Espediente Onenei" izena jarri zaio. Ikasturte eta berezitasun bakoitzean, espediente onenen ziurtagiria 19 ikaslek jaso dute.

Golardoen banaketa Idomeko presidentea den Fernando Querejetak, Ingeniaritza Eskola Fundazioko zuzendaria Ernesto Cilleruelok eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko zuzendari Enrique Amezuak egin dute.

Saritutakoen artean lau izan dira batez beste 9ko kalifikazioa gainditu dutenak eta 2008-2009 ikasturteko kalifikaziorik altuena Mikel Urizarbarrenak lortu du, Industri Ingeniaritzako hirugarren mailako ikasleak, 9,37ko notarekin. Iaz, Urizarbarrenak bere promoziokoen artean lehena izatea lortu zuen.

Edurne Bilbao, Industri Ingeniaritzako laugarren kurtsoko ikaslearentzat izan da bigarren saria (9,27ko notarekin) eta Kimikako espezialitatean Ibone Manzano eta Maite Salaberria dira bi ikasturte jarraian kalifikaziorik onenak lortu dituzten ikasleak.

Honenbestez, saritutako 19 espediente onenen artean emakumezkoak gailendu dira, hamar izanik saria lortu duten emakumeak. Azken urteetan jazotzen ari den bezala, gizonezkoena kontsideratzen den karreran, emakumezkoen presentzia errotzen ari da, ez bakarrik kuantitatiboki -tituludunak diren ikasleen %35a jada emakumeak dira- baita ere kualitatiboki - 19ren artean 11 emakume dira espediente onenak dituztenak- eta hauetariko birek batazbeste 9ko notarekin.

Saritutako ikasle guztiak burutu dituzte unibertsitate aurreko ikasketak EAEko zentroetan: bizkaitarrak dira nagusi (14), hiru gipuzkoar eta bi arabar izanik. Ikasketak burutu dituzten ikastetxeei dagokionez, Loiuko Urdaneta nabarmendu da, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko 2008-2009 ikasturtean ikastetxe honetako lau ikasle ohi izan baitira sarituak.