EUSKADI.-Bilboko suhiltzaileek San Joan Jainkoarena bere patroiaren eguna ospatuko dute bihar eta etzi hainbat jarduerekin

Actualizado: viernes, 6 marzo 2009 18:09

BILBO, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko suhiltzaileek zenbait jarduera antolatu dituzte biharko eta etzirako, igandean ospatzen den San Joan Jainkoarena haien patroiaren eguna dela eta. Bilboko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu ospakizunetan parte hartzera, modu horretan, suhiltzaileen lana zuzenean ezagutu ahal izango baitute.

Horrela, Udal bilbotarretik jakinarazi dutenez, ekitaldiak bihar hasiko dira, eta ate irekien eguna ospatuko da suhiltzaileek Garellanon duten parkean.

Ekkitaldien programa 10:00etan jarriko da abian, eta gutxi gorabehera 14:00etan amaituko da. Denbora horretan, parkera hurbiltzen direnek aukera izango dute instalazioak bisitatzeko eta beste zenbait jardueretan parte hartzeko, hala nola, ibilaldia kamioian, rapela dorrean, tirolina, ke galeria, gimnasiora bisita, beso giltzatua, gargantua edo zaki jolasak. Era berean, pinak, eranskailuak, freskagarriak, gozokiak eta Athleticeko opariak oparituko zaizkie parte-hartzaileei.

San Joan Janikoarenaren egunean, igandean, eguna hasteko, futbol partida jokatuko dute suhiltzaileek Basurtuko zelaian, 9:00etan, 10:30ak aldera arte. Ondoren, 11:30etan suhiltzaileen kamioien karrusel klasikoa izango da Bilboko kaleetan.

VIII. Garellano Saria ere jokatuko da igandean. Lasterketa 10:30etan hasiko da, eta Bilboko Udaleko funtzionarioek eta Euskal Autonomia Erkidegoko suhiltzaile parte-hartzaileek zortzi kilometroko hiri-zirkuitu bat egin beharko dute. Sariak 11:45ean banatuko dira, suhiltzaileek Garellanon duten parkean.

Eguneko ekitaldi nagusia 12:30etan hasiko da, San Joan Jainkoarena zaindariaren ohorezko meza tradizionalarekin. Meza amaitutakoan, 13:00etan, 2008an erretiratutako kideei omenaldia egin eta opari bana emango zaie; ekitaldi horretan, festa antolatzen parte hartutako enpresei ere opariak emango zaizkie. Eguna amaitzeko, 14:00etan, San Joan Jainkoarenaren ohorezko bazkaria izango da, eta 16:00etan II. Mus Txapelketa.

Bilboko suhiltzaileak 1884ko urtarrilaren 17an sortu baziren ere, jatorria lehenagokoa da, 1708. urtean zehaztu baitzen erakundea. 1832. urtean, Suteen Batzordea eratu zuten, eta Batzorde hori osatzen zuten Hiriko Korrejidoreak, Udalak izendatutako bi erregidorek eta Aseguru Mutuen Jabeen Batzorde Nagusiak aukeratutako bi kidek.1858an San Jose Suhiltzaile Elkartea sortu zen, Bilboko egungo suhiltzaileen iturburua.