EUSKADI.-Bilboko tranbia egunean 22 orduz ibiliko da Aste Nagusian zehar

Actualizado: viernes, 14 agosto 2009 15:32

BILBO, 14 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilboko tranbia egunean 22 orduz ibiliko da Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusian zehar, hau da, bihartik abuztuaren 23ra bitartean, EuskoTran konpainiak jakinarazi duenez.

Jaiegun horietan zehar, EuskoTranen zerbitzua 7:31tik 5:08 arte egongo da martxan, eta su artifizialak jaurtitzen direnean bakarrik geldituko da, hots, 22:06tik 23:00ak arte.

EuskoTranek zehaztu du Atxuri eta Pio Baroja geltokien arteko ibilbidean, 9:00etatik 18:00ak arte (lanegunetan) eta 9:30etatik 18:00ak arte (jaiegunetan) bakarrik ibiliko dela tranbia, jaigunea tarte horretan dagoelako.