EUSKADI.-Bilboko Udal Liburutegien Sareak "Zientzia zoroa" programako bi tailer errepikatuko ditu Begoñako liburutegian

Actualizado: viernes, 8 enero 2010 11:19

BILBO, 8 Ene. (EUROPA PRESS) -

Sortutako eskari zabala ikusita, Bilboko Udal Liburutegien Sareak "Zientzia zoroa liburutegian" programako tailerretako bi Begoñako liburutegian berriro ematea erabaki du. Ekimen horren bitartez, haurrek mundua zientziarekin eta teknologiarekin erlazionaturiko zenbait jardueren bitartez esperimentatzea bilatzen da.

Antolakuntzako jakinarazi duenez, lehenengo tailerra, "Espazioan bizitzen" izenekoa, urtarrilaren 20an burutuko da, eta izena emateko epea hilaren 19ra arte egongo da zabalik. Bigarren tailerra, "Planetak eta ilargiak" izenekoa, astebete geroago burutuko da, urtarrilaren 27an, eta izena emateko epea urtarrilaren 12tik 26ra bitartean egongo da irekita.

Tailerrak arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara bitartean egingo dira Begoñako liburutegian, euskaraz. Ekimena 8 eta 13 urte arteko umeei zuzenduta dago eta plazak mugatuak izango dira.