EUSKADI.-Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu berezia emango du gaur hiriko inauterien 30. urteurrena ospatzeko

Actualizado: jueves, 19 febrero 2009 11:17

BILBO, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak Bilboko Musika Bandaren Inauterietako Kontzertu Berezia antolatu du gaur arratsalderako, 19:30etan hasita, Zabalgune Eraikinean. Kontzertu berezi honekin, Bilboko inauterien 30. urteurrena eta Farolin eta Zaranbolas pertsonaien 25.a ospatu nahi dira. Kontzerturako gonbidapenak dagoeneko agortuta daudela jakinarazi dute antolatzaileek.

Iñaki Urkizu Kerejetaren zuzendaritzapean, Bilboko Udal Musika Bandak Ruperto Chaparen bi zarzuela eta inauteri moduko pieza batzuk interpretatuko ditu gaur, besteak beste, "Las siete calles", "Estampas bilbainas", "Tico-tico" eta "El cumbanchero".

Kontzertuaren atsedenaldian, Jai Batzordeak eta La Orden Botxera delakoak urteetan zehar Farolin eta Zaranbolas sariak modu adoretsu eraman zituzten eta zendu diren bilbotarrei omenaldia egingo diete.

Halaber, jatorriz bilbotarra den Virginia abeslaria ere izango da biharko kontzertuan. Datorren larunbatean, 2009ko Eurovision jaialdian parte hartzeko lehiaketan arituko da Virginia, "True Love" abestiarekin.

Gainera, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak 'karolinoak' banatuko ditu Inauterietako Kontzertu Berezira doazenen artean. Bizkaiko Gozogileen Elkarteko kide diren hiru gozotegik 2009ko inauterietako kartela hiru dimentsioetara pasatzea eta 'Don Karolino' benetako gozo egitea erabaki dute.