EUSKADI.-Bilboko Udal Musika Eskolako irakasleen orkestrak Santa Zeziliako kontzertua emango du bihar, Aspanovas elkartearen alde

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 21 noviembre 2008 15:11

BILBO 21 Nov. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Musika Eskolako irakasleen orkestrak ohiko Santa Zezilia eguneko kontzertua eskainiko du bihar, Aspanovas Minbizia duten Umeen aldeko Bizkaiko Gurasoen Elkartearen alde. Kontzertuak Arraizpe Abesbatzaren eta Jesusen Bihotz Sakratuko La Concordia Korneta eta Danborren Bandaren laguntza izango du. Kontzertua, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta BilbaoMusikak antolaturik, Indautxuko Karmengo Ikastetxeko ekitaldi aretoan izango da, 19:00etan, 10 euroko sarrerarekin.

Antolatzaileek azaldu dutenez, irakasleek aukeratutako errepertorioak hiru pieza izango ditu: Georg Frederic Händelen "The arrival of the queen of Sheeba"; Leopold Mozarten "Jostailuen sinfonia" -Karmengo ikasleen partaidetzarekin-; eta Ferrer Ferranen "La escala sido", Bilboko Udal Musika Eskolako abesbatzarekin.

Udal Musika Eskolako irakasleen emanaldiaren ondoren, Arraizpe Abesbatzaren eta Jesusen Bihotz Sakratuako La Concordia Korneta eta Danborren Bandaren txanda izango da.

Contenido patrocinado