EUSKADI.-Bilboko Udalak 5.000tik gora establezimendutako elikadura-segurtasuna kontrolatzeko sistema modernizatuko du

Actualizado: lunes, 15 junio 2009 19:39

BILBO, 15 Jun. (EUROPA PRESS) -

Uda honetatik aurrera, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak hiriko elikadura-establezimendu guztien kontrol ofiziala berrantolatzeko prozesua abiaraziko du, eta egungo jarraipena modernizatzeko asmoz, prozedura normalizatuen arabera 5.250 elikadura-establezimendu inguru ikuskatu eta ebaluatuko dira. Horrez gain, udalerriko elikadura-industrietako autokontrol-sistemak auditatuko dira.

APPCC autokontrol-sistemek osasun-arriskuak identifikatu, baloratu

eta kontrolatzeko planteamendu sistematikoa suposatzen dute. Elikagaiei lotutako edozein zereginetan diharduten industriek

derrigorrez ezarrita eduki behar dute, Bilboko Udaletik azaldu dutenez.

Halaber, elikadura-establezimenduen funtzionamendurako osasun-baimenen eskaerak tramitatuko dira, eta horretarako, Osasun Sailak gaur egun erabiltzen duen prozedura hartuko da eredutzat, elikadura-segurtasunaren alorreko lankidetza sustatzeko iazko abenduan sinatutako bi erakundeen arteko hitzarmenaren haritik.

Elikadura-Segurtasuna eta Zoonosi Azpiatalak kontrol ofiziala egiteko sistema berri bat ezarriko du, establezimendu bakoitzeko arrisku mailaren araberakoa, eta horren bidez, ikuskapenak nolako

maiztasunaz egin behar diren zehaztuko da (urtero 1.850 ikuskapen

egingo dira, kalkuluen arabera). Establezimendu ez industrialen

funtzionamendurako osasun-baimenak ere berrikusiko dira. Aldez aurretik, administrazio eta osasun alorreko betekizunak zehaztu dira establezimenduen funtzionamendurako osasun-baimena tramitatu eta emateko.

Gainera, elikadura-establezimenduen ikuskapenak prestatzean

ikuskatzaileek gogoan hartu beharreko aldez aurreko betekizunak eta

jardunbideak finkatu dira, bai eta ikuskapenetan jarraitu beharreko

pausoak ere.