EUSKADI.-Bilboko Udalak lekuz aldatu ditu Hezkuntza eta Kultura eta Euskara sailetako bulegoak

Actualizado: lunes, 16 marzo 2009 12:37

Oharra harpidedunentzat.- Informazioaren bidaltzaileak prentsa oharra zuzenduta bidali duenez, hurrengoa da behin betiko berria.


BILBO, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Aznar eraikineko 6. eta 7. solairuetan egongo dira aste honetatik Hezkuntza eta Kultura eta Euskara sailetako bulegoak. Bi sailek herritarren harrerarako ohiko ordutegiak izango dituzte: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara bitartean.

Zehazkiago, Hezkuntza Zuzendaritza gaur bertan pasako da Aznar eraikinaren 6. solairura, eta Kultura Zuzendaritza bihar toki berdinera. Euskara Saila berriz, martxoaren 24an pasako da Aznar eraikinaren 7. solairura.

Gizarte izaerako udal sailak eraikin bakarrean kokatzeko ahaleginetik dator Aznar eraikinaren eraberritzea, Bilboko Udaleko arduradunek adierazi dutenez.

Horrela, lekualdatze honen helburu nagusiak dira Udalak herritarrei eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta Udalaren eta herritarren arteko gertutasun handiago bat ahalbidetzea.