EUSKADI.-Bilboko Udalak ur hornidura etengo du gauez bihar 4., 5. eta 6. barrutietan, bi lan garrantzitsuren ondorioz

Actualizado: miércoles, 13 mayo 2009 15:11

BILBO, 13 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak ur hornidurarako sarea berriztatu eta hobetzeko bi lan garrantzitsu egingo ditu bihar eta, ondorioz, ur hornidura ordu batzuetarako eten beharko da hiriko laugarren (Begoña), bosgarren (Ibaiondo) eta zortzigarren (Basurtu-Zorrotza) barrutietan.

Zonalde horietako biztanleek jasango dituzten eragozpenak gutxitze aldera, etenaldiak gauez egingo dira, zehazki, biharko 23:00etatik ostiraleko 3:00etara.

Horrela, Udal bilbotarretik jakinarazi dutenez, Zorrotzan ura eten behar izango da Zorrotzagana-Bidegain aldean dagoen hodia kentzeko eta, horrela, hodiak berritzeko joan den martxoan hasi ziren lanak bukatzeko. Etena lau ordukoa izango da (23:00etan hasiko da eta, aurreikuspenaren arabera, 3:00etan bukatuko) eta Zorrotza osoko 4.900 etxebizitari eragingo die

Aldi berean, beste langileen talde batek emari-neurgailua instalatuko du Otxarkoagako ur biltegitik datorren adarrean eta, horrela, denbora errealean kontrolatu eta optimizatu ahal izango dira hornidura eta kontsumo-mailak ur biltegi horrek hornitzen duen eremuan.

Zorrotzan bezala, gauez egingo dira Otxarkoagako ur biltegian emari-neurgailua instalatzeko lanak (23:00ak eta 3:00ak bitartean) eta Zumalakarregi etorbideak, Cocherito de Bilbao kaleak nahiz Miraflores etorbideak mugatutako perimetroaren barruko eremuei eragingo die.