EUSKADI.-Bilboko Udalak ura moztuko du bihar arratsaldeko Trauko inguruan, sare nagusian egin beharreko lanak direla eta

Actualizado: miércoles, 3 febrero 2010 14:26

BILBO, 3 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak gaur jakinarazi du bihar arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua eten egingo dela Trauko inguruan. Uraren mozketa sare nagusian egin beharreko aldaketa-lanek eragin dute.

Zehazki, ur etenaren eragina honako guneetara hedatuko da: Trauko kaleko 23, 25 eta 27 zenbakietara; San Balendin Berriotxoa kaleko 5etik 11ra arteko zenbai bakoitietara eta 6tik 8ra arteko bikoitietara;

Maurice Ravel Etorbideko 1etik 5era arteko zenbait bakoitietara; eta Tutulu kaleko 8 eta 10 zenbakietara.