EUSKADI.-Bizkaiko Diputazioak 100.000 euro eman dizkio EHUri, ikasleentzat Leioako campuserako garraio-txartelak eros ditzan

Actualizado: lunes, 22 febrero 2010 11:55

BILBO, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

Garraio publikoaren erabilera sustatze aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000 euroko diru-laguntza eman dio Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko campuseko Errektoreordetzari, ikasleentzako garraio-txartelak eros ditzan. Horri esker, Bizkaibusen ibilbideko helburu edo jatorri gisa Leioa-Erandio eremuan kokatutako ikastegiren bat duten ikasleek doako txartelak jaso ahal izango dituzte.

Horrela, Bizkaibusen 1., 2. eta 3. zonaldeetan bizi direnek bost euroko hiru txartel jasoko dituzte eta 4. eta 5. zonaldeetan bizi direnek, berriz, bost euroko bost txartel. Guztiei etxera bidaliko zaizkie txartelok. Txartela pertsonala eta besterenezina da, ikasle txarteleko zenbaki berbera izan behar du eta Bizkaibuseko langileek hori egiaztatzeko eskatu ahal izango dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUko Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak garraio publikoa ikasleentzat eta aipatu campuseko langile guztientzat ahalik eta baldintzarik onenetan sustatuko duten neurriak aztertzen jarraituko dute, EHUtik adierazi dutenez.