EUSKADI.-Bizkaiko Foru Aldundiak 698.000 eurorekin lagunduko ditu Bilboko Rekalde aretoaren 2010eko jarduerak

Actualizado: miércoles, 17 febrero 2010 18:19

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak berritu egin du Bilboko Rekalde erakusketa aretoarekin duen lankidetza-hitzarmena. Horrela, Aldundiak 698.000 eurorekin finantzatuko ditu erakusketa aretoak 2010erako aurrez ikusitako jarduerak, osorik foru erakundearena den kapitalarekin.

Onetsi den hitzarmenean zehazten dira ustiapen gastuei dagozkien atalak, bai eta ekitaldi honetan burutu beharreko inbertsioei buruzko beste partida bat ere.

Rekalde aretoak lau erakusketa egingo ditu aurten: Peter Friedl-en erakusketa, Fazal Sheik-en erakusketa, Ertibil/Arte Gaztea erakusketa ibiltariaren 27. edizioa eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 2007-2009 urteetako bekadunen erakusketa.

Rekalde aretoak datorren urtean ospatuko du bere 20. urteurrena. Sortu zenetik, esperimentazio eta ikerketa artistikoaren topaketarako gune izatera bideratuta dago. Halaber, sortzaile ezagunen lanak ere erakusten dira bertan.

Rekalde aretoan, ohiko erakusketez gain, artea zabaltzeko jarduera osagarri ugari egiten dira, besteak beste, ikastaroak, topaketak, hitzaldiak, zikloak eta euskal artea eta artistak hobeto ezagutzeko erakusketak.