EUSKADI.-Bizkaiko Foru Aldundiak A-8 autobideko zenbait bide moztuko ditu gaur gauean Donostiako noranzkoan

Actualizado: martes, 4 agosto 2009 10:52

BILBO, 4 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak A-8 autobideko bide motela eta erdiko bidea moztuko ditu gaurko 23:00etatik biharko 5:00ak arte, Donostiako noranzkoan, Bentazarra Pasabidearen eta Zorrotzako bihurguneen artean, hain zuzen ere. Gainera, N-636 errepidetik Balmasedatik autobidera heltzeko sarbideek ere mozketaren eragina nabarituko dute.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, San Mameserako sarbide berrien eraikuntza eta A-8a hiri-bide bihurtzeko lanek eragin dute zirkulazioaren mozketa. Hain zuzen ere, obren seinale horizontalak berriro pintatzea eta egun dauden markak ezabatzea dira mozketaren zergatiak.