EUSKADI.-Bob Dylan gabon-kanten disko bat ari da prestatzen

Actualizado: lunes, 10 agosto 2009 14:53

LOS ANGELES, 10 Ago. (OTR/PRESS) -

Bob Dylan gabon-kanten bilduma bat ari da prestatzen, "Here comes Santa Claus" edota "O Little Town of Bethlehem" bezalako abestiekin, musikaren alorreko zenbait webguneren arabera.

Dylanen zalea den Isis webgunean hasi ziren disko berriaren inguruko zurrumurruak. Ondoren jakinarazi zuen abestiak Jackson Brownek Santa Monican (Kalifornia, AEB) duen estudioan grabatu zirela, joan den maiatzean. "Togheter Through Life" Dylanen azken diskoan akordeoia jo zuen Los Lobos taldeko David Hidalgo da grabazioan parte hartu duen musikarietako bat. "Konpainia diskografikotik helduriko ekimena baino, Dylanen beraren proiektu pertsonal bat da", esan du Isis webguneak.

'Billboard' aldizkariak baieztatu du Dylanen disko berria existitzen dela. Horrela, lanak jasotzen dituen beste abesti batzuk "Must be Santa" eta "I'll be Home for Christmas" direla gaineratu du.

Dylan -jatorri juduarrekoa- "kristau birjaioa" da, eta 1979 eta 1981 artean gai erlijiosoko hiru disko plazaratu zituen. "Lehen begiratuan bitxia izan daiteke, baina ez dut uste Dylani asko axola zaionik bere aurkakoek esan dezaketena", adierazi dio bullypulpit.com webguneari "Jaungoikoa eta Bob Dylan" liburuaren egile Scott Marshallek. "Berak inoiz ez du arnegatu bere jatorri juduaz, ezta duela 30 urte Jesusekin izan zuen esperientziaz ere", gaineratu du.