EUSKADI.-Bost pertsona atxilotu dituzte Donostian eta Olaberrian (Gipuzkoa) egindako lapurretengatik

Actualizado: jueves, 16 julio 2009 12:50

DONOSTIA, 16 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Donostian, taberna bateko babes-pertsiana indarrez zabaltzen harrapatu baitute. Halaber, 21 eta 45 urteko beste lau lagun atxilotu dituzte Olaberriako (Gipuzkoa) enpresa batean kobrezko materiala lapurtzen saiatzen ari zirenean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gaur goizaldean, 3:30ak aldera, Donostiako Amara auzoan dagoen taberna bateko leihoko babes-pertsiana ahuntz-hanka batekin indarrez zabaltzen ari zen gizon bat harrapatu du patruila batek, herritar baten abisua jaso ostean. Agenteek hura atxilotu dute indarrez egindako lapurretaren delitu bat egotzita.

Bestalde, 00:40 aldera, Olaberriako enpresa bateko segurtasuneko zerbitzua Beasaingo ertzainetxearekin harremanetan jarri da, osten harrapatutako hiru gizon atxikita zituela jakinarazteko. Agenteek egiaztatu ahal izan dutenez, susmagarriak pabiloi batean leihotik sartu eta kobrezko materiala (piezak, kableak eta hodiak) osten saiatu dira.

Atxikitakoek materiala pilatuta zeukaten, ondoren eskorgen bidez eramateko; gainera, armairu bat indarrez zabaldu dute. Instalazioetan egindako miaketa batean, agenteek laugarren pertsona bat atzeman dute. Hortaz, laurak atxilotu dituzte.