EUSKADI.-Bruselan egingo den hondakin organikoei buruzko nazioarteko biltzarran izango da bihar Gipuzkoako Diputazioa

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 20 noviembre 2008 13:57

DONOSTIA 20 Nov. (EUROPA PRESS) -

Carlos Ormazabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatua eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidentea bihar Bruselan egingo den hondakin organikoei buruzko nazioarteko biltzarran parte hartuko du, foru erakundetik gaur jakinarazi dutenez.

Eskualdeetako Lan-taldearen egoitzan mahai-ingurua egingo da eta Ormazabalek Gipuzkoako hainbat udalerritan materia organiko konpostagarriaren bilketaren esparruan egiten diren ekimenak azalduko ditu. Halaber, Hondakinen Plan Orokorraren helburuak aurkeztuko ditu.

Plan horren aurrerapen dokumentuak aurreikusten du 2016rako %57 birziklatzea, "lehentasun nabarmena" emanez prebentzioa, birziklatzea eta konpostatzea sustatzen dituzten politikei. Agiri hori Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren jarduera-gida da eta hondakinen gaiari konponbidea emateko plangintza estrategikoa ezartzen du.

Foru diputatuarekin batera, eztabaidan Eskualdeetako Lan-taldeko Garapen Iraunkorreko Batzordeko presidente Hennin Jensenek, Ingurumeneko Agentzia Portugaldarreko zuzendariorde Luisa Pinheirok eta Europako Batzordeko kide Bartosz Zambrzyckik ere hartuko dute parte.

Contenido patrocinado