Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 18/03/2010 11:41
CECOBI Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Kontseiluak eta BBK-k hitzarmena sinatu dute elkarteko kide diren merkatariek hainbat abantaila finantzario izan ditzaten, beraien lehiakortasuna hobetzeko, egungo krisialdiko testuinguruan.
Hitzarmenak onartu dituen neurri berezien artean, BBK-k Bizkaiko merkatarien eskuetan finantzazio baldintza abantailatsuetan lortu ahal izateko baliabideak jarriko ditu. Finantzaketa-ildo berezi honek, hasieran 90 milioi euroko zuzkidura izango du. Ildo honek aparteko abantailak eskaintzen ditu jarduera komertzialari eskainitako higiezinak erosteko edota enpresaren jardunak behar duen azpiegitura teknikoa ordaintzeko.
Gainera, fiskalitatearen ikuspegitik oso erakargarriak diren hainbat formula ere eskaintzen ditu akordioak, hala nola 'leasing' edo 'renting'-a, bai eta ibilgailu industrialak erosi ahal izateko 'renting'-a ere.
Horrez gain, CECOBIko kide diren dendarien eskuetan eguneroko diruzaintzako tentsioak samurtu ahal izateko hainbat finantza-tresna ipiniko ditu BBK-k, besteak beste, merkatarientzako mailegu-kontua. Akordioak babes berezia eskaintzen die finantza-erakundearekin harremana duten dendariei, eta kobratzeko-sistematan eragingo da salmentak handitu ahal izateko.
Hitzarmenak aurreikusten duenez, BBK-k babes osoa eskainiko dio CECOBIri Bizkaiko dendarien enpresa-kudeaketa hobetu dezakeen hainbat arlotan. Besteak beste, enpresariei zuzendutako jardunaldiak antolatuko dira elkarlanean Bizkaiko eskualde ezberdinetan, eta tokian-tokiko garapen jasangarria, berrikuntza eta kalitatea hobetzeko hainbat ekimen bultzatuko dira.