EUSKADI.-Charlie Parker omenduko du gaur Bilboko Udalaren "Musika dibertigarria da" kontzertu didaktikoen zikloak

Actualizado: viernes, 22 mayo 2009 13:10

BILBO, 22 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak martxan jarritako "Musika dibertigarria da" kontzertu didaktikoen hirugarren errezitaldia izango da gaur, eta 'Bird' ezizenaz ezagutzen den Charlie Parker saxofonista handia omenduko da. Kontzertua Gonzalo Tejada hirukoteak eskainiko du, Barrainkua udaltegian, 20:00etan hasita. Sarrerak hiru euroko prezioa du, eta zentroan bertan egongo dira eskuragarri errezitaldia baino bi ordu lehenago.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Gonzalo Tejada kontrabaxuan, Mikel Andueza saxofoian eta Joaquin Cachon gitarran ikusteko aukera izango da ganberako jazz errezitaldi. Honekin, Charlie Parkerrekin batera, XX. mendeko jazz musika guztia omendu nahi da. Publikoarekiko gertutasunezko giroan interpretatuko diren doinuen aurretik azalpenak emango dira, egilearen baldintza pertsonaletan murgilduz eta gainera bere grabazio original batzuk ere entzunez.

Gonzalo Tejada (Donostia, 1960), jazz interprete eta irakasle ospetsuak, bizipen pedadogiko hau partekatzen du Madrilgo Joaquin Chacon gitarristarekin eta Mikel Andueza saxofoi-jotzailearekin.