BILBO 5 Ene. (EUROPA PRESS) -
Charo Lopez aktore espainiarra izango da asteburuko protagonista Barakaldo Antzokian (Bizkaia), Ariel Dorfmanen "El otro lado" izenburuko bere antzezlan berriarekin izango baita antzoki barakaldoarrean.
Lopezekin batera, Eusebio Lazaro eta Jose Luis Torrijo ere izango dira taula gainean, Lazaro bera izanik muntaiaren zuzendaria, aretoko arduradunek prentsa ohar batean gaur jakinarazi dutenez.
"El otro lado" obraren egile Ariel Dorfman, antzerkigile, eleberrigile, poeta eta saiogile izateaz gain, giza eskubideen aldeko ekintzaile ezaguna da. Bere lehen lana "La muerte y la doncella" izan zen; obra honen zinemako moldaketa Roman Polansky ezagunak zuzendu zuen, eta protagonistak Sigourney Weaver eta Ben Kingsley aktore ospetsuak izan ziren. Obra hori izan zen Dorfmanen idatzi zuen azkena, "El otro lado" idatzi arte, Tokioko New National Theatre-n enkarguz.
Herrien eta pertsonen arteko mugak, gerren suntsiketa, bikoteen harremanak edota belaunaldien arteko gorabeherak dira obrak jorratzen ditun gai batzuk. Gatazkak etengabeak diren mundu irrigarri eta zentzugabe bati buruzko metafora bat da lana.
Euren etxean arrotz bihurtu diren pertsona batzuren istorio groteskoa fartsa bihurtuko lukeen gehiegikeri erraza saihesteko Dorfmanek testua gidatzeko orduan erabiltzen duen umorea nabarmendu du Eusebio Lazaro zuzendariak.
"El otro lado" antzezlana larunbatean eta igandean ikusi ahal izango da Barakaldo Antzokian, 20:00etan eta 19:00etan hurrenez hurren.