EUSKADI.-"Corpusgintza gaur egun" mintegia egingo da ostegunean Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon

Actualizado: martes, 19 enero 2010 18:09

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eroski Fundazioak, Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, "Corpusgintza gaur egun" izeneko mintegia egingo da ostegunean Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Mintegia Eroski Fundazioaren 40. urteurrenaren karietara antolatu da, Euskaltzaindiko iturriek jakinarazi dutenez.

Hizkuntzalariei, hizkuntzalaritzako irakasle eta ikasleei,

ingeniaritza linguistikoan aritzen diren ikertzaile eta enpresei, eta

itzultzaileei eta itzulpen-enpresei dago zuzenduta mintegia. Helburu bikoitza du topaketak: batetik, corpusgintzak hizkuntzalarientzat duen garrantzia azpimarratzea, eta bestetik, euskarazko corpusak eta corpus eleaniztunak gaur egun zer egoeratan dauden azaltzea.

Jardunaldian, Euskal Herriko nahiz Espainiako hainbat adituk hartuko dute parte, besteak beste, Andoni Sagarna (Euskaltzaindia), Xavier Gómez Guinovart (Informatika Linguistikoaren Mintegiko arduraduna, Vigoko Unibertsitatea), Miriam Urkia (Euskaltzaindia), Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa) eta Edurne Martinez (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa).