EUSKADI.-Dans.Kias dantza talde austriarraren "Cat Freeze 2" performance lana izango da bihar Guggengeim Bilbao Museoan

Actualizado: martes, 26 mayo 2009 15:17

BILBO, 26 May. (EUROPA PRESS) -

Dans.Kias dantza garaikideko konpainia austriarreko Saskia Hölbling dantzariak "Cat Freeze 2" performance lana taularatuko du bihar, 20:00etatik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Auditorioan. Emanaldia La Fundicion aretoak antolatzen duen Dantzaldia 2009 jaialdiaren barruan dago, museo bilbotarretik gaur jakinarazi dutenez.

Soinu-ikuskizun honetan bideo-sortzeak funtsezko garrantzia du eta Hölblingek -Heinz Ditsch (musika), Doron Goldfarb (bideoa) eta Krisha (argiztatzea) laguntzaile dituela- erdiko guneetatik eta elkartzen diren guneetatik ibilaldi bat eskaintzen du. "Bidaia hotz bat da, paisaia birtualerakoa, non gorputza disolbatzen den eta, aldi berean, irautea eta eraldatzea lana zuzentzeko osagai bihurtzen diren", azaldu dute.

Saskia Hölbling Vienan jaio zen 1971n eta hasierako koreografiak aurkeztu zituen Vienako Kontserbatorioan ikasten zegoela. Ikasketak P.A.R.T.S Dance Academy-n jarraitu zituen, Anne Teresa De

Keersmaeker zuzendari zuen eskolan, Bruselan.

Emanaldirako sarrerak hamar euroko prezioa du publiko orokorrarentzat eta bost eurokoa Museoaren Lagunentzat, eta salgai daude museoko leihatiletan eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean.