EUSKADI.-"Dantzaren Ilbetea" egingo da lehenengo aldiz Bilboko Arriaga Antzokian martxoaren 5ean

Actualizado: jueves, 28 enero 2010 13:19

BILBO, 28 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak urtarrilaren 16ean "arrakasta handiz" egindako "Opera eta Zarzuela Ilbetea" saioren ondoren, hurrengo Ilbeterako hautagaiak aukeratzeko epea ireki da gaur. Kasu honetan, dantza izango da gai nagusia lehenengo aldiz, eta martxoaren 5ean, hautatutako pertsonek agertoki bilbotarrean dantza egiteko aukera izango dute.

Ilbetea kulturaren bidez ospatzeko ekimen original honekin, antzokiaren xedea da "Arriagako ateak eta leihoak irekitzea" jende guztiari. Horrela, antzokiko iturriek gaur jakinarazi duenez, Arriagan dantza egin nahi duen orok, antzokiarekin harremanetan jartzea besterik ez du, telefonoz edo posta elektronikoz.

"Dantza Ilbetea" saioko partaideak hautatzeko, Emilio Sagi Arriaga Antzokiko arte-zuzendaria buru den hautaketa-prozesua antolatuko da. Hautagaiek ez dute dantzaren profesionalak izan behar, eta baldintza bakarra dantza ondo egitea da. Halaber, ez dago mugarik estiloei dagokienez, eta dantza zentzurik zabalenean ikusiko da: dantza klasikotik proposamen garaikideetaraino, euskal dantzetatik edo hip-hopetik igaroz. Aukeratzen duten saioa aurkezteko aukera izango dute.

Proposamen honen asmoa da antzokia dantzazale guztiei irekitzea, salbuespenik gabe. Horrela, gauez irekiko da antzokia. "Dantza Ilbete" honetan parte hartu nahi duten pertsonek informazio gehiago eskuratu eta eskaera egin dezakete 94 403 55 00 telefonoan edo plenilunio@teatroarriaga.com helbide elektronikoan.

Publikoak dantza nagusi izango den Ilbeteaz gozatzeko aukera izango du, prezio merkearen truke, martxoak 5ean hautatutako dantzariak nahiz dantzaren profesionalak agertokira igoko diren gauean. Ez du inork ordainsaririk jasoko egindako saioarengatik.