EUSKADI.-Dantzaz konpainiak "1.01" ikuskizun berria estreinatuko du bihar Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Actualizado: jueves, 4 junio 2009 12:58

DONOSTIA, 4 Jun. (EUROPA PRESS) -

Dantzaz konpainiak bere ikuskizun berriena estreinatuko du Donostian: "1.01". Emanaldia bihar izango da, 20:00etan hasita, Victoria Eugenia Antzokian, Donostia Kulturak jakinarazi duenez.

"1.01" Christophe Garciak, Hilde Kochek eta Eric Gauthierek diseinaturiko lau koreografiek osatzen dute. "Ballet 101" dantza klasikoko oinarrizko bost posizioetatik abiatzen da 100 posizio sortzeko, ballet eta koreografo ezagunenei buruzko erreferentzia umorezkoak eginez.

"Björk Duets"-ek giza harremanen alderdi zaharrak ikertzen ditu Björk kantari islandiarraren kanten bitartez, eta "Songeurs" amets laburra da, heldu beharrekoa lipar batez errealitatetik ihes egin nahi bada. Azkenik, "Torque" dago, non dantzari gazteak inprobisazioarekin lan egiten jarri nahi izan dituzten, sorkuntza-prozesuan gehiago parte har dezaten.

Ikuskizunerako sarrerak 18, 15 eta 12 eurotan daude salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta Kutxaren ohiko kanaletan, hau da, Telekutxan, Servikutxan eta www.kutxa.net webgunean.