EUSKADI.-Datozen egunetan EAEn elurra 1.000 metrotik behera egingo duela ohartarazi dute, bereziki bihar eta etzi

Actualizado: lunes, 25 enero 2010 11:13

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak ohartarazi dute datozen bi egunetan muturreko fenomeno meteorologikoak izan daitezkeela Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta elur moduko prezipitazioak egon daitezkeela 1.000 metrotik behera.

Horrela, gaur elurrari dagokion abisu horia eman dute, eta elur-kota 700 metro inguruan kokatuko da goizean, egunaren bigarren partean 400-500 metrora jaisteko aukera handia egonik. Prezipitazio

txikia egingo du egunaren lehen partean, bereziki Kantauri isurialdeko mendebaldean. Gainontzeko orduetan prezipitazio txikia egiteko aukera txikia dago.

Bihar ere elurrari dagokion abisu horia izango da egun osoan. Elur-kota 400-500 metroan egongo da goizaldean eta azken orduetan, eta eguerdi partean 600-700 metrora igoko da. Egunaren lehen partean han-hemenka prezipitazio txikia egiteko aukera handia da, eta gauean

prezipitazio txikia egingo du, bereziki mendebaldean. Izotz txikia egingo du barnealdean.

Asteazkenean ere elurrari dagokion abisu horia izango da egun osoan, eta elur-kota 200-300 metro inguruan egongo da. Han-hemenka prezipitazio txikia egingo du, eta izotz txiki-handia egingo du barnealdean. Kostaldean izotz txikia egiteko aukera handia da.