EUSKADI.-Debegesak Debabarrenan (Gipuzkoa) sortu berriak diren enpresei laguntzeko prestakuntza ziklo berria hasiko du

Actualizado: jueves, 5 marzo 2009 19:42

DONOSTIA, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ermuako (Bizkaia) Torrealday aholkularitza enpresak hasiko du martxoaren 11n Debegesa Deba Beheko (Gipuzkoa) Garapen Ekonomikorako Elkarteak eskualdean sortu berri diren enpresei laguntzeko antolaturiko prestakuntza zikloa, elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez

Debegesaren Eibarko egoitzan egingo den eta hiru ordu iraungo dituen lehenengo jardunaldi honetan enpresen forma juridiko ezberdinak eta zerga-betebeharrak aztertuko dira. Ekimen honek Debegesak Debabarreneko enpresei laguntzeko eta sendotzeko zerbitzua indartzeko duen asmoaren ildoa jarraitzen du.

"Heziketa ziklo hau Debegesa Garapen Agentziak bere laguntzarekin nahiz bestalde jaio diren enpresei egungo krisi momentuetan laguntzeko eta sendotzeko zerbitzua indartzearen lehenengo pauso bat da", azaldu dute.

Kurtsoan izena-emateko edo informazio gehiago jasotzeko, 943 82 01 10 telefono zenbakira deitu daiteke, edota ekintzaile@debegesa.com helbide elektronikora idatzi edo Debegesaren www.debegesa.com webgunea kontsultatu.