EUSKADI.-Delorean eta Lula taldeen kontzertua izango da martxoaren 28an Donostiako Altza Kultur Etxean

Actualizado: viernes, 20 marzo 2009 13:56

DONOSTIA, 20 Mar. (EUROPA PRESS) -

Donostia Kulturak eta Buenawista Prolleckzioms elkarteak Delorean taldearen kontzertua antolatu dute Altza Kultur Etxean martxoaren 28an. Aurretik Lula arituko da, Romeos taldean ibilitako Patrizia Escoinen banda berria. Emanaldia 21:30etan hasiko da, antolatzaileek azaldu dutenez.

Delorean 2000. urtean Zarautzen sortutako musika taldea da eta ordutik Estatuko talde interesgarrienetako bat bihurtu da, nazioarteko blogetan jarraituenetakoa. Aurten, Mushroom Pillow zigiluarekin sinatu du kontratua eta "Ayrton Senna" maxia kaleratu du diskoetxe honekin.

Bestalde, Lula da Patrizia Escoinen talde berria, pop muineko power hirukotea, new wave kutsuko pop melodiekin (Blondie, Bangles), Johnny Thunders-en gitarra bortitzekin eta letra pertsonal eta gordinekin.

Sarrerak 5 euroren truke daude salgai Casares-Tomasene, Altza eta Egia kultur etxeetan, eta Alde Zaharreko Eiger tabernan. Aretoak duen 300 lagunentzako edukiera bete arteko sarrerak salduko dira.