EUSKADI.-Delorean, Wea Are Standard eta Dj Makala izango dira ostegunean Barakaldon (Bizkaia), Gaztea Sarien eskutik

Actualizado: martes, 28 abril 2009 16:08

BILBO, 28 Abr. (EUROPA PRESS) -

Gaztea Sarien 12. ekitaldia jai handi bat izango da ostegun honetan Barakaldoko (Bizkaia) Rock Star Live aretoan, Delorean, We Are Standard eta Dj Makalak parte hartuuko duten ekitaldian. 22:00etan hasiko da festa eta bertan sarietara izendatutako talde eta lagunak eta VIP gonbidatuek ere hartuko dute parte. Amaia Artetxek eta Joseina Etxeberriak aurkeztuko dute ekitaldia.

Jaian, zuzenean, We Are Standard kanpoan oihartzun handia duen euskal taldeetako bat, Delorean talde zarauztar arrakastatsua eta Dj Makala Gaztea Irratiko DJ eklektikoena arituko dira, antolatzaileek azaldu dutenez.

Gaztea Sarietako festarako sarrerak eskuragarri daude 12 euroren truke Ticketmaster webgunean, 902 150 125 telefonoan eta Tick Tack Ticket sareko ohiko dendetan (FNAC, Carrefour, Foto Ikatz); txarteldegian, berriz, 15 euroko salneurria izango dute. Autobus zerbitzua jarriko da Ansioko metroa eta Rock Star Live aretoa lotzeko 21:00etan hasita eta 2:00ak arte.

Sarietarako botoa emateko garaia amaitu da, eta zortzi sari banatuko dituzte aurten, Gaztea Sarien 12. ekitaldian: talde edo bakarlari onenari, kantu onenari, disko onenari, zuzeneko onenari, bideoklip onenari, musikan berrienari, nazioarteko abesti onenari eta beti gazte saria. Bakoitzean hiru edo bost hautagai daude.

Urteko nabarmenenak aukeratzeko hautagaien artean honako hauek zeuden: Kerobia, La Oreja de Van Gogh, The Killers, Kauta, Amaia Montero, Bide Ertzean, Gari, Mikel Erentxun, We Are Standard, Delorean, Itoiz, Su ta Gar, Katamalo, Kemen Lertxundi, Lain, Lauroba, Manent, Seiren, Gatibu, Fermin Muguruza, Rafa Rueda, Extremoduro, Kaotiko, Ken 7, Doctor Deseo, Nahiadance, Kate Perry, Duffy, El Canto del Loco eta Coldplay. Ekitaldi guztia www.eitb.com webgunean emango da zuzenean, Gaztea Live saioan, eta egun batzuk beranduago ETB-3n izango da ikusgai.