Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/02/2010 13:32
EUSKADI

Diru-sarrerak bermatzeko errentetarako 324,5 milioi euro erabiliko ditu Eusko Jaurlaritzak

   Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 281,4 milioi euroko gastua baimendu du 2010. urtean Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren (DBE) eskaerei erantzun ahal izateko. Horrez gain, Jaurlaritzak 43,1 milioi euro erabiliko ditu Etxebizitzako Gastuak Osatzeko Prestazioa (EGOP) 2010. urtean finantzatzeko. Gaur baimenduriko gastu osoa, beraz, 324,5 milioi eurokoa izango da.

   DBE prestazio ekonomikoa da, aldizkakoa, beren gastuei (oinarrizko premiei lotutako gastuei zein gizarteratzeko edo laneratzeko prozesu baten ondorio diren gastuei) aurre egiteko diru-sarrera nahikorik ez daukatenei zuzendua. Pertsona horiek bizikidetza-unitate bateko kideak izan behar dute. Bestalde, DBE osatzeko sortutako prestazioak dira EGOPak, eta prestazio horren titularrek etxebizitzaren edo ohiko bizilekuaren alokairuari lotutako gastuak ordaintzea dute helburu.

   Bi kasuetan ardurakidetzaren printzipioa aplikatzen da, hau da, laguntzen hartzaileek, gizarteratze-hitzarmenen bidez, hainbat zeregin bete beharko dituzte, ahalik eta epe laburrenean autonomia ekonomikoa lortze aldera. Eusko Jaurlaritzaren ustez, Euskadi gai horretan "ahalegin ekonomiko gaitza" egiten ari da, baina horrekin batera lan-aktibaziorekin eta prestakuntzarekin konprometitzeko eskatu behar zaie hartzaileei.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.