Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 11/03/2010 12:30
EUSKADI

Don Byron eta New Gospel Quintet Bilboko Campos Antzokian izango dira martxoaren 15ean, "365 Jazz Bilbao" egitarauan

   Don Byron klarinetista estatubatuarrak gospel musikaren arloan egindako bere azken proiektua aurkeztuko du martxoaren 15ean Bilboko Campos Antzokian, New Gospel Quintet izenekoa, hain zuzen. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta Bilbao 700 Fundazioaren "365 Jazz Bilbao" programaren baitan dago.

   Programaren antolatzaileek adierazi dutenez, bigarren urtez, munduko jazzik onena ekarri nahi du Bilbora "365 Jazz Bilbao" zikloak. Urteko aurreneko denboraldia otsailetik maiatzera bitartekoa izango da, eta emanaldiak Bilboko kultur gunerik nagusienetan egingo dira, hala nola Campos Antzoki berrituan eta hiriko zenbait hoteletan.

   Horrela, Campos Antzokian izango da denboraldiko bigarren kontzertua, martxoaren 15ean, arratsaldeko 20:00etan. Gaur eguneko jazz musikan klarinetistarik onenetakoa den New Yorkeko Don Byron izango da bertan. Musika arloko hainbat lan gauzatu ditu Byronek, Bilbora ekarriko duen gospel musikako proiektua esaterako: "Don Byron New Gospel Quintet". Lan hau iaz aurkeztu zuen Donostiako Jazzaldian, kritikaren eta publikoaren aldeko harrera onarekin gainera.

   Don Byronek gospel musikaz egin duen azterlan sakonaren emaitza da New Gospel Quintet. Thomas A. Dorsey gospelaren aitzindarian dago oinarrituta, haren kantarik gogoangarrienak eta gospeleko beste klasiko batzuenak orraztu eta, gospelaren tradizioari jarraituta, konposizio originalekin osatu du proiektua.

   Musika-erregistro zabala duen musikaria izan da Byron ia bi hamarkadaz: klarinetista, saxofoi-jotzailea, musikagilea, moldatzailea eta kritikoa. Jo dituen musika-mota gehienak berriz definitzea lortu du: musika klasikoa, salsa, hip-hopa, funka, rhythm & blues edo swing zein downtown inprobisazio abangoardistako be bop-aren jazz estilo guztiak. Mundu osoko kritikak sarritan eman dio klarinetistarik onenaren sarirako botoa. "Down Beatin" aldizkariak "urteko jazz artista" izendatu zuen 1992an.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.