EUSKADI.-Donostiako Alde Zaharreko saltoki batean lapurtu duten bi lagun atxilotu dituzte

Actualizado: jueves, 26 febrero 2009 14:02

DONOSTIA, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek bi pertsona atxilotu dituzte gaur goizaldean Donostian, jabetzaren kontrako delitu bat egotzita. Susmagarriak Donostiako Alde Zaharreko saltoki batean indarrez sartu dira eta lapurtu egin dute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gaur goizaldean, 00:45ean, herritar batek Ertzaintza ohartarazi du zenbait pertsona Donostiako Alde Zaharreko saltoki batean indarrez sartzen ari zirelako. Bertaratutako agenteek susmagarrien ezaugarri fisikoekin bat zetozen bi lagun ikusi dituzte inguruetan eta, atzematera zihoazenean, horietako bat (txanponez betetako poltsak zeramatzan) korrika egiten hasi da, baina agenteek metro gutxira harrapatu dute. Saltokiko sarrera atea eta pertsiana indarrez zabalduta zeuden eta, lokal barruan, agenteek dena nahasita eta kutxa erregistratzailea lurrean botata aurkitu dute.

Modu honetan, bi atxilotuak -29 eta 32 urtekoak, azken hau 25 aldiz atxilotu du Ertzaintzak- epailearen esku jarri dituzte gaur goizean.