EUSKADI.-Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak 18.600 ikusle bildu ditu bere zazpigarren edizioan

Actualizado: jueves, 7 mayo 2009 19:05

DONOSTIA, 7 May. (EUROPA PRESS) -

Lehengo ostegunean bukatu itxi zen Donostiako Udaleko Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen VII. Zinemaldia, Victoria Eugenia Antzokian egindako klausura ekitaldiaz. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era ospatu da, Victoria Eugenia Antzokian batik bat, egoitza nagusia izaki, eta Donostiako hainbat tokitan, eta guztira 18.616 ikusle bertaratu dira antolaturiko saioetara, 2008ko 18.298 ikusleen aldean.

Antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez, zinemaldiko emanaldietara hurreratu diren guztietatik 5.689 Victoria Eugenia Antzokiko zine saioetan izan dira (joan den urtean 4.691 izan ziren), 2008an baino %17 gehiago. Halaber, 1.115 ikasle Antzoki Zaharreko goizeko emanaldietan izan dira.

Gainera, 10.692 pertsonek ikusi dituzte antolaturiko lau erakusketak -"Hemen eta orain", "Kabum! Mix - Brasil / Donostia", "Defendatzaileak", 2Giza Eskubideen Deklarazioaren 60. Urteurrena"- joan den ostiralera arte; 700 pertsona joan ziren Zinemaldiari amaiera eman zion Checkpoint Rock Zuzenean kontzertura; 350 pertsona Zinemaldiaren Amaierako Festako Revolutionary Brothers anaien musika saiora; eta 70 pertsona Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan izandako "Zinea babes gisa" mahai-ingurura.