EUSKADI.-Donostiako Orfeoia Eibarren ariko da larunbatean, La Salle ikastetxearen 50. urtemugaren ospakizunen baitan

Actualizado: miércoles, 3 junio 2009 15:14

DONOSTIA, 3 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eibarko La Salle ikastetxea ireki zenaren 50. urtemuga betetzen dela eta, Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko du larunbatean Eibarko San Andres parrokian, koruko arduradunek gaur jakinarazi dutenez.

Abesbatza donostiarrak polifonia eta folkloreko hainbat obra interpretatuko ditu Jose Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, Gerardo Rifon organistak eta Amaia Zipitria pianistak lagunduta.

Kontzertua 20:30etan hasiko da eta doako sarrera izango du gonbidapenarekin.

Horrela, Eibarren entzun ahal izango dira P. Madinaren "Aita Gurea", J.S. Bachen "Cantata 140", G. Rossiniren "Petite Messe Solennelle, J. Brahmsen "Requiem", J. Bustoren "Ave Maria" eta A. Lloyd Weberen "Pie Jesu".

Halaber, Duke Ellingtonen "Don't get around much any more" edota Leonard Bernsteinek "West Side Story" filmarako konposaturiko "Tonight", "I feel pretty", "One hand, one heart", "Maria" edo

"America" ere interpretatuko ditu Donostiako Orfeoiak.