EUSKADI.-Donostiako Orfeoiak Legazpin (Gipuzkoa) abestuko du bihar, bertako Santikutz Abesbatzaren 50. urteurrenean

Actualizado: viernes, 27 febrero 2009 11:23

DONOSTIA, 27 Feb. (EUROPA PRESS) -

Legazpiko Santikutz Abesbatza sortu zeneko 50. urteurrena dela eta, Donostiako Orfeoiak kontzertu bat eskainiko du bihar Gipuzkoako herri horretan dagoen Jasokundeko Andre Mariaren elizan, koru donostiarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

Jose Antonio Sainz Alfaro arituko da Donostiaiko Orfeoiaren zuzendari lanetan eta Gerardo Rifonek organo laguntza eskainiko du. Programak eliz izaera izango du eta kontzertua 20:15ean hasiko da.

Horrela, abesbatza donostiarrak interpretatuko duen egitaraua ondoko piezek osatuko dute: P. Madinaren "Aita gurea", J.S. Bachen "Wohl mir dass ich Jesum habe" eta "Gloria sei dir gesungen" kantatak, W.A. Mozarten "Ave verum corpus, k. 618", G. Rossiniren "Kyrie" edo J. Brahmsen "Wie lieblich sind deine...".

Halaber, J. Bustoren "Ave Maria", A. Lloyd Weberren "Pie Jesu" (Ana Salaberria sopranoa eta Raquel Lizarza mezzosopranioa bakarlari bezala arituz), G. Faureren "In Paradisum", F. Mendelssohnen "Salmo Nº 43", J. Uruñuelaren "Maitia nun zira" eta G.F. Haendelen "Alleluia" ere entzungo dira emanaldian.