EUSKADI.-Donostiako Orfeoiko kide izateko probetarako deialdia irekiko da gaur

Actualizado: miércoles, 25 marzo 2009 11:36

DONOSTIA, 25 Mar. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Orfeoiak gaur arratsaldean hasiko ditu abesbatzako ahotsen kopurua areagotzeko asmoz urtero antolatzen dituen probak. Proba horietara abesteko grina duen eta bere aisialdiko denbora gehiena kantuan jardun nahi duen 16 urtetik gorako edozein pertsona aurkez daiteke, abesbatza donostiarreko arduradunek azaldu dutenez.

Konpromiso horrek astearte, asteazken eta ostiraletan 20:00etatik 22:00etara egiten diren asteko entseguetara joatea eskatzen du. Ordainetan, Orfeoiak doako prestakuntza eskaintzen du eta, gainera, maisu onenen zuzendaritzapean, izen handiko agertokietan eta orkestra entzutetsuekin batera abesteko aukera ziurtatzen du. Horrez gain, beste hiri eta herrialde batzuk ezagutzea ahalbidetzen du, eta, batez ere gazteenei, elkarrekin bizitzen eta lagunak egiten irakasten die.

Abesbatzaren ehun urteko historiaren parte izan nahi duten pertsonak 943 42 22 39 telefonoan informa daitezke edota Donostiako San Juan kaleko 6 zenbakian dagoen bere egoitzara hurbil daitezke. Probak asteazken guztietan egingo dira, 18:00etatik aurrera.