EUSKADI.-Donostiako Tabakalera eraikina ezagutzeko bisita gidatuak izango dira astebururo, abenduaren 14ra arte

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 20 noviembre 2008 18:45

DONOSTIA 20 Nov. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Tabakalera eraikineko arduradunek eraikina bera barrutik ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte "Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna" erakusketari loturik eta jaso dituzten eskaerei erantzunez. Horrela, astebururo, abenduaren 14ra arte, antzina ehunka pertsonen lantoki izan ziren patio eta galeria ikusgarriak bisita daitezke.

Gainera, hori izango da eraikina osorik gaur egun den bezala ezagutzeko azken aukera, epe laburrean tabako fabrika izandakoa kultur fabrika bilakatzeko obrak hasiko baitira eta ondorioz, eraikina itxi egingo baita, arduradunek gogoratu dutenez.

Horrela ba, bisita gidatuak larunbat eta igandeetan izango dira, 16:30etan hasita. Bistiak doakoak dira baina taldeak mugatuak direnez, derrigorrezkoa da izena ematea 608 76 85 07 telefonora deituta.

Halaber, zentroko arduradunek gogoratu dute "Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna" erakusketa abenduaren 20ra arte egongo dela ikusgai, asteazkenetik igandera, 16:30etatik 20:30etara.

Sarrera doakoa da.

Contenido patrocinado