EUSKADI.-Donostiako Tabakalera zentroak webgune berria estreinatu du

Actualizado: jueves, 26 marzo 2009 15:06

DONOSTIA, 26 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bi urteko ibilbidearen ostean, eta proiektuan hainbat aurrerapauso eta jarduera eta etengabeko eguneratzeen ondoren, Donostiako Tabakalera zentroko web-orriari (www.tabakalera.eu) berritzeko garaiaa iritsi zaio, eta martxoaren erdialdetik espazioa guztiz eraberriturik dago, etorkizunean Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa izango denaren izaerarekin, hau da, ikus-kulturan oinarritutako "espazio ireki, dinamiko eta parte-hartzaile batekin askoz ere lotuagoa", bere arduradunek adierazi dutenez.

Webgune berria Donostiako Lanzagorta estudioak Tabakalerarako

sortutako irudi korporatibo berriaren tipografiak eta koloreak jarraituz diseinatu da. Web-orri "dinamikoagoa, malguagoa eta bisualagoa" eraikitzea izan dira prozesu honetan zentroak izan dituen jarraibide nagusiak, eta lan hori Bit&mina enpresak garatu du.

Ondorioz, webgune berriak askoz ere modu argiagoan eta irisgarriagoan aurkezten ditu azken urteetan Tabakalerak sortutako edukiak, oso kontuan izan baitira, halaber, erabilgarritasuna eta nabigagarritasuna.

Tabakalerak duela bi urte jarri zuen martxan bere web-orria. Orduz geroztik hamaika erakusketa, proiekzio, grabaketa eta abar burutu dira zentroan, eta guztiek euren isla izan dute sarean ere. Tabakaleran gertatzen den guztiari buruzko informazioa, proiektu kulturalarekin eta proiektu arkitektonikoarekin lotutako berriak, argazkiak, bideoak edo zentroan egindako jardueren micrositeak bezalako aukera eskaintzen ditu www.tabakalera.eu webguneak.

Dena den, eraberritze hau "aurrerapauso bat baino ez da" etorkizunean askoz ere parte-hartzaileagoa izango den proiektu batean, besteak beste, erabiltzaileen ekarpenak erakutsi, sarean sormen proiektuak garatu edo eztabaida foroak martxan jartzea helburu duen proiektu batean.