EUSKADI.-Donostian hutsik zegoen eraikin batean sutea izan da eta ondoko eraikineko auzokideak atera behar izan dituzte

Actualizado: lunes, 10 agosto 2009 19:27

DONOSTIA, 10 Ago. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Jose Elosegi Etorbidean hutsik dagoen eraikin batean sutea izan da gaur arratsaldean eta ondoan dagoen etxebizitzen eraikin bateko auzokideak atera behar izan dituzte.

Hiriburu donostiarreko Udaltzaingoko iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez, sutea 14:30ak jota zeudela hasi da eta 17:00etan oraindik itzali gabe zegoen. Izan ere, sugarrak itzaltzeko lanak zailtzen ari dira, eraikinaren egitura zurezkoa delako. Su hartu duen eraikina Jose Elosegi Etorbidean dago, Herrerako bidegurutzearen ondoan, Pasaiako noranzkoan.

Sutearen ondorioz, eraikinaren ondoan dagoen etxebizitzen beste eraikin bateko auzokideak atera behar izan dituzte eta trafikoa moztu egin da N-1 errepide zaharra zonalde horretatik igarotzen den tarte batean.