EUSKADI.-EAEko 71 herritako milioi erdi familiak emakumen aurkako indarkeria gaitzetsiko dute hilaren 25ean

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 20 noviembre 2008 18:20

BILBO 20 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 71 herritako milioi erdi etxetako leihoetan kartelak jarriko dituzte azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeriari "erabateko gaitzespena" adierazteko. Izan ere, egun horretan ospatzen da Emakumeekiko Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak ekintza aitzindari bat sustatu du euskal udalen artean. Horrela, "behar besteko arrakasta lortzeko, herritarren parte-hartzea nahitaezkoa" dela nabarmendu dute Eudeletik.

Ekintza horretan, EAEko herritarren %71 ordezkatzen duten 71 udalerrik hartuko dute parte. Emakumeen aurkako indarkeriari gaitzespena adierazten dieten kartelak banatuko dituzte, etxez etxe, honako goiburuarekin: "No a la Violencia Contra las Mujeres. Emakuneenganako Indarkeriari Ez".

Helburua da egun horretan, eta aldi berean, udalerri horietako milioi erdi etxetan "emakumeen aurkako indarkeriari ezez esatea". Ekimen horren osagarri gisa, indarkeriaren aurkako ekitaldiak egingo dira udaletxe bakoitzaren kanpoaldean. Parte hartuko duten 71 udaletatik, zortzi Arabakoak dira, 18 Gipuzkoakoak eta 45 Bizkaikoak.

Abadiño, Arrigorriaga, Artea, Aulesti, Balmaseda, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bermeo, Berriz, Bilbo, Durango, Ea, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gatika, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Getxo, Gordexola, Gorliz, Iurreta, Lekeitio, Lemoiz, Lezama, Mallabia, Mundaka, Mungia, Muskiz, Nabarniz, Ondarroa, Orozko, Ortuella, Plentzia, Santurtzi, Sopela, Sopuerta, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zaldibar eta Zalla dira parte hartuko duten herrri bizkaitarrak.

Gipuzkoakoak dira Azkoitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Ezkio-Itsaso, Hernani, Irura, Lasarte-Oria, Legazpi, Mendaro, Mutriku, Oñati, Soraluze, Tolosa, Urretxu, Zizurkil eta Zumarraga. Arabakoak, aldiz, Amurrio, Bernedo, Guardia, Laudio, Legutiano, Okondo, Gasteiz eta Zuia dira.

Gainera, ekimenean parte hartu nahiko luketen gainerako udal, komunikabide, denda, ostalari edo garraiobideak "garaiz" daudela oraindik, "beraien parte-hartzearekin, ekimena are arrakastatsuagoa izango baita". Horretarako, kartelaren irudia deskargatu besterik ez da egin behar www.eudel.es webgunetik.

Contenido patrocinado