EUSKADI.-EAEko hotelek ia 1.992.000 bidaiari jaso zituen iaz, 2008an baino 29.000 gutxiago

Actualizado: martes, 19 enero 2010 11:25

Landa-turismoko estlablezimenduek 113.000tik gora bidairi jaso zituzten, 2008an baino %1 gehiago


BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel-establezimenduen %1 sarrera gutxiago izan ziren eta bidaiariek igarotako gau kopurua %1 gutxitu zen joan den urtean, 2008ko datuekin alderatuz. Guztira, 1.991.790 bidaiari sartu ziren iaz, hau da, aurreko urtean baino 29.000 gutxiago. Arabara eta Bizkaira heldutako bidaiarien kopurua %2 gutxitu zen, eta Gipuzkoara heldutakoena %1, Eustaten datuen arabera.

2009. urtean 3.743.209 gau igaro zituzten bidaiariek EAEn, hots, aurreko urtean baino 50.000 gutxiago. Igarotako gau kopuruak, beraz, bilakaera negatiboa izan zuen Araban (-%1) eta Bizkaian (-%3), eta Gipuzkoan ez zen aldaketarik eman (%0).

Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,88 egunetan mantendu zen. EAE osoko okupazio maila %44,57koa izan zen 2008. urtean eta %41,66koa 2009. urtean.

Bestalde, EAEko landa-turismoko establezimenduetan 113.624 bidaiari izan ziren 2009. urtean zehar, hau da, aurreko urtean baino %1 gehiago. Bisitariok 324.078 gau igaro zituzten landa-turismoetan, hots, 2008an baino %1 gehiago.

Sartutako bidaiarien kopurua %3 gehitu zen Araban eta Gipuzkoan, baina %3 gutxitu Bizkaian. Igarotako gau kopurua gehitu egin zen Araban (%1), Bizkaian gutxitu (-%3) eta Gipuzkoan kopuru horrek ez zuen aldaketarik izan (%0).

2008. urtean bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia 2,90 egunekoa izan zen, baina 2009. urtean 2,85 egunekoa. Okupazio mailak ere egin du behera: 2008. urtean %26,29koa izan zen eta 2009an %24,10ekoa.

ABENDUA

Bestalde, joan den abenduan 132.394 bidaiarik hartu zuten ostatu EAEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 6.000 gehiagok eta, horrenbestez, %5eko gehikuntza izan zen. Hiru lurraldeetan gehitu zen etorritako bidaiarien kopurua: 2008ko abenduko datuekin alderatuta Araban %7 gehitu zen bidaiarien kopurua, Bizkaian %6 eta Gipuzkoan %2.

Estatu espainiarreko bidaiarien sarrerak %4 gehitu ziren eta atzerritik etorritako bidaiarienak %7. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan gehitu zen: Araban %7 gehitu zen, Bizkaian %5 eta Gipuzkoan %2. Halaber, hiru lurraldeetan gehitu zen atzerritik etorritako bisitarien kopurua: Araban %7, Bizkaian %11 eta Gipuzkoan %3.

Estatuko bidaiarien artean gehitu egin ziren Madril, Katalunia eta Andaluziatik etorritakoak, besteak beste. Asturiasetik eta Nafarroatik etorritakoak, aldiz, gutxitu egin ziren batez ere. Atzerritarren artean gehienbat Portugaletik eta AEB-Kanadatik etorritakoak gutxitu ziren, baina Alemaniatik, Frantziatik eta Erresuma Batutik etorritakoak gehitu.

Bestalde, 2009ko abenduan 233.910 gau igaro zituzten bidaiariek, hau da, aurreko urteko abenduarekin erkatuta gaua igaro zutenen kopurua %3 gehitu zen, guztira 6.000 gau inguru gehiago igaro baitzituzten. Igarotako gau kopuruak, urte batetik bestera, bilakaera negatiboa izan zuen Araban (%10 gutxitu zen), baina positiboa Bizkaian eta Gipuzkoan (%9 eta %1eko gehikuntzekin, hurrenez hurren).

Batez besteko egonaldiaren iraupena %1 murriztu zen urte batetik besterako aldian EAE osoan: 2008ko abenduan 1,79 egunekoa izan zen eta aurreko urteko abenduan 1,77 egunekoa. Plazen okupazio maila ia berdin mantendu zen 2008ko abenduaren aldean, eta logelen okupazio maila %38,01etik %37,66ra igaro zen.

Bestalde, joan den abenduan 9.142 bidaiarik hartu zuten ostatu EAEko landa-turismoetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino %3 gehiagok. EAEko landa-turismoetan guztira 23.669 gau igaro zituzten bidaiariek abenduan, hots, 2008ko abenduan baino %8 gehiago.

Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldiak gora egin zuen EAE osoan: lehen 2,48 egunekoa zen eta orain 2,59 egunekoa. Bestalde, plazen okupazio maila %7 gehitu zen: 2009ko abenduan %20,92koa izan zen. Logelen okupazio maila, urte batetik bestera, %4 gehitu zen.