EUSKADI.-EAEko industria-jarduera %2,7 jaitsi zen abenduan eta 2009ko tasa metatua %20,9 murriztu da

Actualizado: jueves, 4 febrero 2010 12:23

BILBO, 4 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria-jarduera %2,7 murriztu zen joan den abenduan, lan egutegiko termino homogeneoetan eta 2008ko hil beraren aldean, eta modu honetan, 2009 osoko tasa metatua %20,9 jaitsi da, aurreko urtearen aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Urtaroen eragina zuzenduta, 2009ko abenduan %0,4 hazi zen EAEko industri produkzioa azaroarekin alderatuta.

Sektoreka, industriaren sektore handien sailkapena kontuan hartuta, 2009ko abenduko indizearen bilakaerak honako aldakuntzak izan zituen, 2008ko abenduaren aldean: Energiak urte arteko %0,4ko aldaketa positiboa izan zuen, Bitarteko ondasunak %0,1 igo ziren eta Ekipo-ondasunak %10,9 jaitsi; Kontsumo-ondasunek %3,7 egin zuten behera, Kontsumo-ondasun iraunkorrek (-%23,4) izandako jaitsieraren eraginez, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek gora egin baitzuten (%4,1).

2009ko abenduan, azaroaren aldean, Energiak %5,9ko aldaketa positiboa izan zuen, Bitarteko ondasunak %1,7 igo ziren eta Ekipo-ondasunak %2,6 jaitsi; Kontsumo-ondasunek %3,6 egin zuten behera, Kontsumo-ondasun iraunkorrek (-%7,1) eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (-%2,6) izandako jaitsieraren eraginez.

Lurralde historikoei dagokienez, abenduko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan zen Araban (%8,6); Bizkaian %6,8 jaitsi zen eta Gipuzkoan %3,6. Hil arteko hazkunde-tasa positiboa izan zen Araban (%1,8) eta Gipuzkoan (%0,5), baina Bizkaian %0,5 jaitsi zen.

EAEko Industri Produkzioaren Indizearen balantzean %20,9ko jaitsiera izan da. Industri sektore handiek aldakuntza negatiboak izan dituzte urteko metatuan. Horrela, Bitarteko ondasunak %25,3 jaitsi dira, Ekipoko ondasunak %25,1, Energia %6,5 eta Kontsumoko ondasunak, oro har, %12,2 jaitsi; horien baitan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %27,2 jaitsi dira, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %6,5, 2008 urtearen aldean.

Joan den urte osoan metatutako aldakuntzak negatiboak izan dira EAEko hiru lurraldeetan: Gipuzkoan -%20,9, Bizkaian -%19,9 eta Araban -%23,1.