EUSKADI.-EAEko neska-mutilek "ia oso ongi bat" atera zuten 2008an unibertsitatera sartzeko probetan, Eustaten arabera

Actualizado: lunes, 23 marzo 2009 11:26

BILBO, 23 Mar. (EUROPA PRESS) -

Guztira 9.163 gazte matrikulatu ziren 2008. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) unibertsitatera sartzeko probetara aurkezteko. Eustaten datuen arabera, matrikulatutakoen 8.588k gainditu zuen proba, hau da, %94k, eta gainditutakoen batez besteko nota 6,7koa izan zen, hots, "ia oso ongia". Halaber, aurkeztutakoen %55ak euskaraz egin zuen proba.

Ekaineko deialdian 7.557 ikasle matrikulatu ziren eta %97k gainditu zuen; uztaileko deialdian, aldiz, 1.632 ikasle matrikulatu ziren eta %78k gainditu zuen.

Gainerako autonomia erkidegoetako emaitzekin alderatuta, EAEk gaindituen hirugarren ehuneko altuena izan zuen: %94. Oso hurbil geratu ziren, beraz, Valentziako Erkidegoa eta Extremadura, biak %95ekin, eta Estatuko batez bestekoaren aldean zortzi puntu gorago.

Titulartasunari dagokionez, ikastetxe pribatuetako 4.952 ikaslek egin zituzten probak eta horietako 4.699k (%95) gainditu zituzten. Aitzitik, ikastetxe publikoetako 4.211 ikaslek egin zituzten probak eta horietako 3.889k gainditu zuen selektibitatea, hau da, %92k.

Hartu ziren aukerei dagokienez, ikasle ia gehienak (9.139) aukera bakarrean matrikulatu ziren eta 24 ikaslek aukera konbinatuak hartu zituzten, hau da, aukera bat baino gehiago hartuta aurkeztu ziren probetara hautazko ikasgai modura beste aukera batzuei lotutako ikasgaiak egin zituztelako.

Batxilergoko aukeren artean, bada, gainditutakoen kopuruak honela banatu ziren: Humanitateak %92,7 eta Arteak %95,6. Bestalde, batez besteko nota ezberdinak eman ziren: Arteetan 6,3 eta Osasunaren zientzietan 6,9.

Ikasketen hizkuntz modalitatearen araberako emaitzetan ez zen ezberdintasun handirik eman, baina D ereduko gaindituen kopurua (%94,4) A eredukoena baino altuagoa (%92,9) izan zen.

Azkenik, 2008. urtean 5.278 emakume aurkeztu ziren unibertsitatera sartzeko probetara, hau da, pertsona guztien %58. Horien %95ek gainditu zuen selektibitatea, gizonezkoek lortu zuten ehunekoa (%92) baino hiru puntu gehiagorekin geratuz eta azken zazpi urteetako joerarekin jarraituz.