EUSKADI.-EAEn atzerriko 51.116 herritar zeuden Gizarte Segurantzan afiliatuta 2009an, aurreko urtean baino %1,31 gutxiago

Actualizado: jueves, 21 enero 2010 11:34

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) atzerriko 51.116 herritar zeuden afiliatuta Gizarte Segurantzan 2009. urtea bukatzean, hau da, aurreko urtean baino 678 gutxiago (%1,31ko jaitsiera), Espainiako Lan eta Immigrazio Ministerioak gaur jakinarazitako datuen arabera.

Gipuzkoan eta Araban atzerriko langile gutxiago afiliatu zen Gizarte Segurantzan: %4,05 gutxiago Gipuzkoan (16.860 afiliatu) eta %1,61 gutxiago Araban (11.891 afiliatu). Aitzitik, Bizkaian atzerriko langile gehiago afiliatu zen: %1,03 gehiago, 22.366 kiderekin.

EAEn afiliaturiko atzerriko langileen %67,65 Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean zegoen (34.581 lagun). Gainera, 6.931 pertsona etxeko langile gisa afiliatuta zegoen (%13,56), 6.344 autonomo bezala (%12,41), 2.993 nekazaritza erregimenean (%5,86) eta 265 itsasoko langile gisa (%0,52).

Urtea bukatzean zenbaturiko atzerriko 51.116 afiliatuetatik, 30.359 gizonezkoak ziren eta 20.757 emakumezkoak. 17.637 lagun Europar Batasuneko (EB) herrialdeetakoak ziren eta gainontzeko 33.479ak, EBtik kanpoko herrialdeetakoak.

Europar Batasunaren barruan, ordezkaritza handiena zuten herrialdeak Portugal, Errumania, Frantzia eta Italia ziren, eta EBtik kanpoko herrialdeen artean, Kuba, Kolonbia, Ekuador, Maroko eta Boliviakoak ziren gehienak.