Euskadi Ecotrans turismo iraunkorreko sare europarreko bazkidea da

Actualizado: martes, 4 febrero 2014 13:45
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Euskadi/Basque Country Econtrans sare europarreko bazkidea da joan den urtarrilaren 27tik, eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia kide moduan onartutako Europako lehen eskualdeko ordezkaria izango da, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

   Econtrans -European Network for Sustainable Tourism Development- irabazi asmorik gabeko sare independente bat da, turismo iraunkorragoa lortzeko lanean diharduten adituek eta elkarteek osatua, Ingurumen Agentzia Europarraren, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Ingurumenerako Programaren eta Turismoaren Munduko Erakundearen laguntzarekin.

   Modu honetan, sare honetan bazkide moduan onartutako Europako lehen eskualdea da Euskadi/Basque Country, eta horretarako, kide izateko mota berri bat sortu da, bazkidearena, hain zuzen ere.

   Ecotrans sareak DestiNet NBEren Garapen Iraunkorrerako Aliantza kudeatzen du. DestiNet turismo iraunkorragoa lortzeko lanean ari diren pertsonen eta erakundeen komunitate globala biltzen duen atari independentea da.

   DestiNet informazio iturria eta komunikazio plataforma bat da, trukerako eta elkarkidetzarako kide potentzialak harremanetan jarri nahi dituena, praktika egokietarako erramintak eta ereduak, turismo iraunkorreko egiaztagiri programak eta egiaztatutako produktu eta zerbitzuak eskainiz.

   Europako Batzordearen laguntzarekin (CIP Programa), DestiNet turismo europar lehiakorra eta iraunkorra toki, herrialde edo nazioarte mailan errazten duten ezagutza sareak sortzeko erabiltzen da (FAST-LAIN 2011-2012 egitasmoa), eta ekoturismoaren arloan, Ekoturismo Sare Europarra (ENN) sortzeko eta kudeatzeko erabiltzen da.