EUSKADI.-Edateko uraren hornidura eten egingo da asteazken gauez Elorrion (Bizkaia), konexio berria egiteko lanak direla eta

Actualizado: lunes, 16 marzo 2009 16:59

BILBO, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Argiñetako biltegitik jaisten den tutuaren azken tartearen konexioa egiteko xedez, edateko uraren hornidura zerbitzua etenik geratuko da Elorrion (Bizkaia) asteazkenean, 00:00etatik 6:00etara. Etenaldiak Elorrio osoan izango du eragina, Berriozabaleta-Aramiño eta Leiz-Miota auzoetan izan ezik.

Udal Sareak sozietateko iturriek prentsa ohar batean azaldu dutenez, konexio berria gauzatzeko lanak gauez egingo dira, herritarrei ahalik eta kalterik txikiena egiteko.