EUSKADI.-Eguraldiaren iragarpena biharko, osteguna, urtarrilak 1

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 31 diciembre 2008 14:39

BILBO 31 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, urteko lehen egunean tenperatura altuek jarraituko dute. Goizaldean barnealdean tantaren bat bota dezake baina, hala ere, arriskua nahiko baxua da. Kostaldean, gainera, ateri eutsiko dio.

Gainontzeko orduetan, oro har, zerua lainotuta azalduko da eta baliteke zirimiria egitea. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango; hotzenak zertxobait jaitsiko dira baina ez du asko freskatuko eta beroenak atseginak izango dira.

Itsasoan, goizaldean eta goizean goiz hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du; gainontzekoetan itsaskirria eragingo du. Egunean zehar, haizea ahuldu eta ekialdera aldatuz joango da 1-2ko indarra hartuz eta itsaso kizkurra eraginez. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13 gradukoa da. Itsasgorak 6:05ean eta 18:24an izango dira, eta eguneko itsasbehera bakarra, aldiz, 12:16an.

Contenido patrocinado