BILBO 20 Nov. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar euria izango da berriro, baina arratsalde partean botako du batez ere. Goizean euri arina egingo du, baina egunak aurrera egin ahala, indar handiagoarekin eta ugariago egingo du euria.
Gainera, ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta honek hotz sentsazioa areagotu egingo du, nahiz eta tenperaturak aldaketa handirik jasan ez. Beraz, azken egunetako giro ezatsegina nagusituko da bihar ere.