EUSKADI.-EHNEk "traktorada" egingo du bihar Karrantzatik Bilbora, esne sektorearen "egoera larria" salatzeko

Actualizado: jueves, 4 junio 2009 13:48

BILBO, 4 Jun. (EUROPA PRESS) -

Esne sektorearen "egoera larrriaren" aurrean, EHNE sindikatuak mobilizazioako deitu ditu biharko. Horrela, Karrantzatik Bilborako "traktorada" bat egingo du eta jarraian Bilboko kaleetatik manifestazioa burutuko da, sindikatuko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Mobilizazioaren helburuak esne ekoizleentzako prezio duinak eta nekazaritza politiken aldaketak exijitzea, eta esne industriaren jarrera eta portaera salatzea dira.

"Esne industria inoiz baino agintzaileago dago, 'dumping' izenekoa eginez, hots, kanpoko esnea ekarriz hemengo produkzio kosteen azpiko prezioaz, esnea ez batzeaz mehatxatuz eta iraganeko praktika ilegalak erabiliz", salatu dute.

Horrela, EHNEk deituriko traktorada 8:30etan abiatuko da Karrantzatik eta, Bilbora heltzean, manifestazioa 11:30etan irtengo da Moyua Plazatik.