EUSKADI.-EHUk garraio adimendunerako elektronika aztertuko du bihar Bilbon sektoreko enpresekin

Actualizado: martes, 23 junio 2009 19:16

BILBO, 23 Jun. (EUROPA PRESS) -

Garraio adimendunerako elektronikaren arloan sortzen ari diren ikergai nagusiak aztertuko dituzte bihar, 9:30etatik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan, Bilbon. Ikerketa Errektoreordetzak antolatu du jardunaldia, eta bertan garraioarekin lotutako enpresek garraio adimendunaren arloan dauden premiak izango dituzte hizpide.

EHUko iturriek jakinarazi dutenez, goiz osoan zehar hitzaldiak egongo dira unibertsitateko iker-taldeak garraio adimendunaren arloan lantzen ari diren ikerketa-ildoak eta lortu dituzten emaitzak aurkezteko.

Halaber, EHUk enpresa eta erakundeei eskaintzen dizkien zerbitzuen berri emango da eta garraio adimendunerako elektronikaren arloan I+G lankidetzarako dauden aukerak azalduko dira. Bileran ziango dira, besteak beste, ULMA, IKUSI, Irizar, Metro Bilbao eta PESA enpresetako ordezkariak.