EUSKADI.-EHUko Abesbatzak eta Daniel Oyarzabal organistak kontzertua emango dute bihar Ondarroan (Bizkaia)

Actualizado: viernes, 13 marzo 2009 13:00

BILBO, 13 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Abesbatzak eta Daniel Oyarzabal organista arabarrak kontzertua eskainiko dute bihar, 20:00etatik aurrera, Ondarroako Andra Mari elizan, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren "Organoko Kontzertuak" zikloaren bederatzigarren denboraldian.

Brahms, Mendelssohn, Faure, Lauridsen, Rutter eta Haendel-en piezek osatuko dute biharko emanaldiko programa, besteak beste, EHUko iturriek prentsa ohar bidez gaur iragarri dutenez.

EHUko Korua gonbidatu ohi dute Bizkaiko Foru Aldundiaren organo kontzertuen ziklo honetara, eta aurrekoetan, John Laudvik edo Oscar Candendo bezalako musikari ospetsuekin abestu du Bilboko Euskalduna Jauregian.